XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, sorketazko literatura lanak ere egin zituen eta aipatzekoak dira poema hauek: Itanasia, Amalauduna, Aita Mendiburu, Somaketa, Munduko esamesak, Kantauria eta epika gisa, latinez titulatuz idatzi zuen poema luzea, Post tenebras spero lucem.

Manterolaren beste alderdi bat, gure artean ez hain ezaguna, hizlari polemistarena da; bereziki foruen eta euskararen alde nabarmendu zen Donostiako Ateneoan.

Garai hartan Joakin Jamar omen zen Ateneo hartatik igaro zen hizlari bizi, argi eta polemikoena; arrazoi bidez apenaz inork menderatzen zuen.

Jose Goikoa buru zela mahai-inguru bat eratu omen zuten, euskara bai ala ez, eztabaidatzeko.

Mahaikide ziren Jamar, Serafin Baroja, Egoskozabal eta gure Manterola.

Publikoaren aurrean haizetu zuen Jamar jaunak: .

Hitzetik hortzerako ihardespenak izan omen ziren Jose Manterolarenak, euskararen garrantzia agertuz eta bere berbizkundearen premia azalduz.

Bere argudioak hain arrazoizkoak eta hain zorrotz esanak omen ziren, Ateneoko entzuleen aldetik inoiz ez omen zen jaso halako txalorik.

Gertakari horiek, gaurko gaiak balira bezala agertzen zaizkigu.

Euskara, gure herriaren arima iduritzen zitzaion Manterolari: Hizkuntzaren heriotza eta Euskal Herriarena batean ikusten zuen.

Gaur egun ere, askorentzat hala da.

Gaurko zoritxarra ordea, idea hori ontzat hartzen dutenek ere, gehiengoan gazteleraz mintzo direla.

Ez da erraz igartzekoa euskarak zein duen bere etsairik handiena, bere kontra dagoena ala asmoz alde egonarren ez ikasi eta ez mintza, besteren arazoa balitz bezala jokatzen duena.

Baina, gaur hemen Manterolaren jokabidea interesatzen zaigu.

Manterolaren ikuspegia oso zabala izan zen, ideak argi eta garbi zituen, bere denborako beste euskaltzale batzuk bertsolaria mesprezuki erabiltzen zuten garaian, berak bertsolari saioak antolatzeari eman zion, sariak jarri ere bai, eta beretan epaimahaiko izan.

Kultur maila guziak probetxugarritzat zituen, zein élitearena hala populuarena, eta euskal literaturak guziak behar zituen.

Bere heriotza uste gabekoa izan zen eta laster zabaldu zen berri beltza Euskal Herriaren zazpi alderdietara.

Eragin handia izan zuen.

Horren oihartzuna hara nola adieraziz aditzera eman zuen Klaudio Otaegik: .

Orduko euskaltzale eta abertzaleen bihotzak ilundu ziren, eta bere publikazioetan lankide zirenek galera haren sentipenez, bat-bateko bilduma eskaini zioten.

Bilduma hartan bada eresi hunkigarririk, baita ere bere jokabide zintzoa zorrotz agertzen duenik.

Horietako adibide bat Arturo Campion Euskaltzaindiaren sortzaile eta Manterola hil zen urte berean Gramatica bascongada publikatu zuenarena dugu.

Gaur oraindik ez datorkio hain gaizki eta merezi du hemen irakurtzea; hara zer zioen: (...).